Santo Domingo egunean San Trokazak hasiko dira. Gaueko 21:00etan herriko dantzariek, urte askotako ohitura mantenduz, dantza egingo dute udaletxe aurrean. Lehen, egun honetan dantzari onenak aukeratzen ziren, maiatzaren 15ean, San Trokaz egunean, dantza egin zezaten.
Saio honetan Durangaldeko Dantzari Dantza osoa ikusteko aukera egongo da.